Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-9-29Plano zabala

45:3220,9 MB

(PLANO ZABALA) Estudio bat irratian. Handia. Esataria korrika sartzen da eta arnasa lasaitu nahian esertzen da. Orraztu gabe dago. Baina kaskoak sartzen zaizkion bitartean, ez zaio inporta. Sintonia bat entzuten da atzetik. (PLANO MOTZA) Teknikariaren eskuak mikrofono nagusia irekitzera doa. Esatariak erreakzionatzen du. Ezetz esaten dio buruarekin. Keinuen bitartez esaten dio sintoniarekin jarraitzeko. Mesedez, mesedez, mesedez. Oraindikez dago prest. Argi gorria itzalita ikusten da.


(PLANO ZENITALA) Urduri oraindik, esataria paperak barreiatzen ditu mahaian. “Non arraio dago sarreratxoa?” xuxurlatzen du. Tira, egia esan, ez du arraio hitza erabili. Argi gorriari begiratzen dio. Oraindik itzalita dago. Eskerrak. Esatariak paperak gehiago nahasten ditu eta, halako batean, kasualitatez, sarreratxoa aurkitzen du. Baina kezkatuta jarraitzen du. “Non daude gonbidatuak? Ez dira etorri!” Teknikariak irekitzen du mikroa eta argi gorria pizten da. Esataria, erabat izututa ezetz dio buruarekin, soinurik egin gabe, noski. Esatariak ezetz; teknikariak baietz. Hasperena. Esatariak begiak ixten ditu, eta dagoen ahotsik lasai eta goxoenean hitz egiten hasten da. “Kaixo , zer moduz? Ba al dakizue zenbat den bi gehi bi?”

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia