Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-9-22Bizkotxoaren sekretua

17:518,2 MB


Bizilagunak sekulako bizkotxo goxoak egiten ditu. Nola egingo ditu? Zerbait botatzen die eta izugarriak ateratzen zaizkio. Hala uste dut, probatu ez ditudan arren, etxera etortzen zaizkion lagunen poza ikusi besterik ez dago. Bizkotxoa egiten die (badakit hori bizilagunak lehio ondoan uzten duelako hozten), eta bisitariekin batera desagertzen da  Behin sudurrari astindu nion haren lehioaren parean, baina ez zen nahikoa izan errezeta sekretua. Espioi txarra naiz. Baina bere alde ona dauka honek. Nire aldetik hasi naiz probak egiten sukaldean. Ez dut lortu bizkotzoak bizilagunak egiten dituen bezala egitea. Baina saio horiei esker sukaldari bihurtu naiz.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia