Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-9-14Ezin dut museo batera joan

29:0313,3 MB

Ezin dut museo batera joan. Ez dut astirik. Urruti geratzen zaizkit, ikusiko dudana zer den jakin gabe zaila egiten zait aukeratzea, eta, hori gutxi balitz, sarrera kobratu egiten didate. Horren partez, kalera joango naiz. Han daukat bizikleta, farol bati lotuta. Ustez behintzat, han izango da oraindik. Eta museo baten baliokidea da. Egia esan, kalera jaitsi beharrik ez dut, badakizue... bizikleta hitza esate hutsarekin, denok antzeko objektua imajinatzen dugu. Eta horixe (imajinatzen dugun objektu hori bera), XIX. mendeko teknologiaren museoa bat da. Ez ditu XIX. mendeko jatorrizko piezak izango, baina han dago laburbilduta mende hartako teknologiaren muestrario aparta. Banoa kalera.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia