Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-6-12Marinelen hizkuntza

47:3421,7 MB

Marinelak galduta ibiltzen dira hizkuntzen itsasoan. Edo ez… galduta ibiltzen dira itsasoan hizkuntzekin. Tira ez dakit. Baina badakit jende berezia dela. Itsasoko arriskuak gainditu ondoren, porturatzen direnean edozein hizkuntza topa dezakete. Edozein. Bertakoek bertako hizkuntza hitz egiten dutelako, eta portuan dauden beste marinel bakoitzak ere beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituelako. Baina moldatzen dira. Ez dute tokian tokiko hizkuntza hitz egiten, baina moldatzen dira. Nola, ez dakit. Agian, hizketa asko entzun dituztenez, olatuen gorabeherek balio dute buru barruan duten guztia behar bezala nahasteko.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia