Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-5-29Bihotz

23:0310,5 MB

Nik beti izan dut zalantza bat. Zergatik deitzen zaio bihotzari “bihotz”? Bi-hots direlako? Bi soinu egiten dituelako? Pun-pun, pun-pun.. Bihotzaren soinuak beti binaka joaten dira, kanpotik entzunda behintzat. Pun-pun. Erdaraz ez dut horrelako izenik ezagutzen. Gaztelaniaz corazón, frantsesez coeur, ingelesez heart, italieraz core, alemanez herz… Euskaraz, aldiz, bihotz. Pun-pun. Agian ez da horregatik horrela deitzen eta nik tontakeriak esaten ari naiz. Zeinek daki?


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia