Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-5-22Rohrer hil da

1:07528 KB

Heinrich Rohrer hil da. Eta gogoratu nahi izan dugu. Entzun al duzu izena? Heinrich Rohrer. Nanoteknologiaren esparruan lan egiten baduzu, ia ziur baietz. Berak asmatu baitzuen tunel efektuko mikroskopioa, eta Fisikako Nobel saria eman zioten horregatik 1986an. Baina beharbada ez zarete fisikariak eta, hala ere, ezaguna egiten zaizue izena. Pedro Miguel Etxenikeren kolaboratzaile eta laguna zen Rohrer eta Donostia Internetional Physics Center zentrokoekin lotura handia zuen. Eta kongresu askotara etortzen zen horregatik. Zer ezaguna egiten zaizue? Tira. Joan den astean hil zen. Atomoei banaka begiratzeko makina bat asmatu zuen gizonak denoi begiratu zigun Donostiatik ere bai.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia