Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-5-8Napoleonen gerrak

23:4710,8 MB

Beethoven Napoleonekin haserretu zen. Musikaria, hasieran, liluratuta zegoen jeneralarekin, eta sinfonia bat eskaini zion, sinfonia Heroikoa. Baina denborarekin, Napoleonen handikeria agerian geratu zen, bere burua enperadore izendatu zuenean, eta Viena bera setiatu zuen Beethoven barruan zegoela. Beethoven haserretu egin zen. Zertarako balio zuen gerrak? Handikeriak bultzatutako nahia asetzeko? Edo Frantziaren izen handia handiagoa egiteko? Tira; tristea da, baina gerrak zerbaiterako balio dute. Zoritxarrez. Napoleonen gerrek, adibidez, bultzada handia eman zioten XIX. mendeko medikuntzari, jende asko zegoelako zaurituta, eta gaixotasun asko zabaldu zirelako. Eta gaixo asko dagoen tokian, estatistikoki aztertu daitezke gaixotasunaren tratamenduak eta jatorriak. Gerrak estatistikari bultzada eman zion. Eta estatistikak medikuntzari. Oker ez banago behintzat, horrek esan nahi du gerrek zerbaiterako balio dutela. Zoritxarrez.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia