Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.
Dauden gauzarik handienak galaxiak dira. Edo nahi baduzue, galaxien clusterrak, alegia galaxia-multzoak. Kontua da, erraldoi horiek haien artean egiten al dute talka? Elefanteen arteko talka bat bezalakoa izango da. Gauza erraldoiak, balaztatzeko ezinezkoak, eta bata bestearen kontra. Holliwoodekoen ametsa. Sekulako zarata izango da.. a ez, espazioan ez dago zaratarik. Sekulako kolpea. Eta guk, lurtar txikiok eta aspergarriok, nabarituko al dugu talka hori? Prestatzen hasi beharko dugu, ezta? Ez dakit nik; Dirudienez, Esne –bidea (gure galaxia kuttuna) ez da libratuko. Lagun batek esan dit dagoeneko hasia dela ditxosozko talka. Baina ez da izango. Ni lasai-lasai nago hemen eserita.