Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-11-18Zabor teknologikoa lurretik

15:477,22 MB
A zer tokia zapaltzen dugun lurra, ezta? Gauza guztiak, edo gehienak behintzat, han gainean daude jarrita. Edo erorita. Edo utzita. Guk sortutakoa, guk egindakoa eta guk baztertutakoa; den-dena dago lur gainean. Horregatik merezi du lurrera begiratzea.

Lehengoan, kable-zati bat ikusi nuen lurrean. Bost zentimetro baino ez zuen. Mutur bat moztutako kablea zen, besterik ez, baina bestea USB konektore bat. Eta orduan konturatu nintzen zenbateraino erabiltzen dugun USB konektorea. Lurrean botata egotera ere iritsi bada, dagoeneko zabor status-a baldin badu, horrek esan nahi du USBak aspaldian utzi ziola puntako teknologia izateari.

Eta horra hor galdera: zer aurkituko dugu lurrean hemendik bost urtera? Edo hogei urtera? Nolako zabor teknologikoa sortuko dugu aurrerantzean? Ez galdetu niri… ez dut kristalezko bolarik kontsulta egiteko. Iruditzen zait laster ulertzen ez ditugun gauzak ere botako ditugula zakarretara. A! Baina hori dagoeneko egiten dugu, ezta?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia