Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-4-25Dadoak, nire lagunak

19:318,93 MB



Dadoak nire lagunak dira, baina hasieran bakarrik. Airean dauden bitartean irauten du lilurak. Gero joko-mahaia jotzen dute, salto egiten dute, biraka gorantz abiatzen dira eta nire begiek antzematen diete ustez dadoek erakutsiko dituzten zenbakiei. Eta lilurak alde egiten du. Lagunak etsai bihurtzen dira azkar. Hurrengo errebotea egin, eta itxaropena itzultzen zait, dadoak oso bira azkarrekin abiatu direlako berriz gora. Baina dadoen inertzia agortu ahala, aldartea ere zimeldu egiten zait. Dadoa kez dira nire lagunak. Batek hirukoa erakusten du, eta besteak batekoa. Billeteak ez dira itzuliko nire poltsikora. Hurrengoan alderantziz hartu behar ditut dadoak. Buelta emanda. Berdin-berdin botatzen baditut, indar berarekin eta angelu berarekin, berriz ere nire lagunak izango dira.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia