Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-4-17Ubeldurak, zauriak, infekzioak eta heriotzak

31:0114,1 MB

Paleolitoan, ehiza jarduera gogorra izango zen. Egia esan, nik ezin dut jakin, baina imajinatzen dudanagatik behintzat oso gogorra izan behar zuen. Eta maila batean arriskutsua istripuak, ezustekoak, borrokak, sastraken arteko korrikaldiak… denetik. Hori da: denetik. Ia ziur denetik gertatzen zitzaiela ehiztariei. Eta ehiza egiten ez zutenean ere, auskalo. Baina bizitza ez zen oso erraza izango. Eta bizimodu zail horretan ubeldura, zauriak, infekzioak eta heriotzak egongo ziren, zalantzarik gabe. Baina noizbait norbaitek erabakiko zuen ubeldutan zegoen hura, edo zauritua, edo infektatuta eta agian hildakoa ere zaintzea. Haren ondoan egon, lagundu eta zaindu. Pentsatzen dut nik. Hala ere, nik ezin dut jakin.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia