Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-4-10Ray Charles

34:5315,9 MB

Ray Charles, gela batean sartzen zenean, entzun egiten zuen. Adi-adi. Musikaria zen, eta beraz, soinuarekin lan egiten zuen, baina ez zen horregatik. Ez da sekretua: Ray Charles itsua zen (zazpi urte zituenean glaukoma batek itsu utzi zuen). Eta gela batean sartutakoan, guk inguruari begiratzen diogun bezalaxe, berak entzun egiten zuen. Gela zeuden soinuen mapa bat osatzen zuen. Han ezkerrean, bikote bat hizketan, goiko haizagailua piztuta, ezkerrean hiru lagun zaratatsu, eta nire aurrean, frentez frente, ongietorria ematera azkar datorren norbait. Seguru asko, pianoa eta eszenatokia eskuinean dago, txoko hartan ez baita soinurik entzuten. Hori dena aztertuta, azkar aztertuta gainera, Ray Charles ez zen jada arrotza gela hartan.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia