Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-4-3Matematikera

34:1316,4 MB

Italiara joaten naizenean, hizkuntza bada kezka bat. Ziur nago elkarri ulertuko diogu hangoek eta nik, hango hizkuntza ez zaidalako erabat arrotza egiten. Baina horretarako ahalegin bat egin beharko dut. Eta zientziaren lurraldera joaten naizenean, gauza bera. Hizkuntza bada kezka bat. Hango hizkuntza matematika da, eta ez zait erabat arrotza egiten. Baina sekulako ahalegina egin behar izaten dut, nahitaez. Eli Alberdik dion bezala, “matematikeraz” hitz egiten dute zientzialariek.Denek; baita inurriei edo marrazoei jarraitzen dietenek. Italiera eta matematikera. Bi hizkuntz interesgarri. Hori bai; Italiatik kanpo nekez hitz egingo dut italieraz, ez bada musikaren lurraldean behintzat. Baina matematikera toki gehiagotan ere da erabilgarria, ez bakarrik zientziaren lurraldean. Ekonomiaren lurraldean adibidez.Tira… ez dakit ba. Matematikaren hizkuntza menderatuta ere, ez dago garbi ekonomiaren lurraldekoak ulertuko ditudan.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia