Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-3-27Ez du inporta

28:5113,2 MB

Ez du inporta zuk nahi duzun ala ez. Zure barruan (eta zure inguruan ere), atomoak dantzan ari dira. Eta ez du inporta zuk nahi duzun ala ez, atomo horien elektroiak euliak bezala ari dira hegan, burrunba batean, atomoen inguruan. Edo gainean. Edo barruan. Edo gertu behintzat. Eta okerrena: ez du inporta zuk nahi duzun ala ez; badago jendea elektroi horiei begira. Eta jende horrek ezin du jasan ez ulertzea zer gertatzen ari den elektroi horiekin. Eta elektroiek baino burrunba handiagoa sortzen dute laborategian. Burrunba ederra, gainera.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia