Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-3-20Hamar urte

53:2525,6 MB
Hamar urtean behin kexatu egiten gara. Edo deprimitu. Hogei urte izatetik hogeita hamar izatera pasatzen gara. Eta ez hori bakarrik. Handik hamar urtera berrogei urte betetzen dugu, eta hamar urte geroagoa berrogeita hamar.. mesedez.. ezin da ezetz esan? Ez al dugu eskubiderik hamar urteko saltoari uko egiteko? Bada, ez; ezin da. Kontrakoa egin behar da ordea, egoerari buelta eman eta harro egon. Dagoeneko, hogeita hamar. Dagoeneko, berrogei. Eta salto horietako bakoitzean aldarrikatu zure adinarekin etorri den eskarmentua. Ados. Baina ni gizon bat izan beharrean, erakunde bat izan nahiko nuke. Eskarmentuaren harrotasunaz gain, aurpegi berrien aukera izaten baita tarteka. 

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia