Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-3-13Emakume asko historian

34:2315,7 MB

Historiari begiratuta, emakume asko ikusten dut. Pila bat. Haietatik asko (gutxiago, baina asko), zientziaren munduan sartuta egon dira. Haietatik batzuk (oraindik ere asko, baina aurrekoak baina gutxiago) matematika. Orain nik elkarrizketa bat egin nahi dut emakume matematikariei buruz, eta ezin ditut denak aipatu. Ezinezkoa da. Ez ditut historiako emakume matematikari guztiak ezagutzen. Beraz, bakar batzuk aipatuko ditugu. Ospetsuenak. Handienak. Aztarna sakonena utzi digutenak, behintzat dakigunaren arabera. Hori horrela izanda, mezu bat bidaltzen diet besteei. Aipatuko ez ditugun emakume matematikari guztiei. Zuek lasai. Ez gaude zuekin ahaztuta. Gaurkoan, zuei buruz ere ari gara.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia