Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-3-6Azukre-koskorraren miniaturizazioa

20:429,48 MB

Azukre-koskor esaten dudanean, zer datorkizu burura? Itxura kubikoa duen gauza zuri bat? Ados. Egia da, kafearekin batera, azukre-zakutxoak ere eskaintzen dizkigute; itxura guztietakoak gainera: laukizuzenak, zilindro luzezkak, tetraedroak eta abar. Berdin dio. Modu batera edo bestera, azukreak bolumen handia du. Kafe bat gozatzeko, kafearen bolumenaren erdia duen koskor bat behar duzu. Baina XIX. mendean magia gertatu zen: Kimikak miniaturizazioa ekarri zuen gozoaren mundura. Hor ibai; kimikak ekarri zuenari ez diogu azukre deitzen.


Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia