Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2013-2-27Aurretik atzera eta atzetik aurrera

36:3416,7 MB

Urrutira noa, hitzen lurraldera. Espero dut hitz asko esatea, nola ez, baina askoz ere gehiago entzutea espero dut. Ez dago arrazoirik izutzeko, baina errespetuz jokatu beharko dut, lurralde hartako maisua ezagutu behar dudalako. Diotenez, gizon horrek aurretik atzera eta atzetik aurrera hitz egin dezake, eta berbaldi horretan gauza politak eta hunkigarriak esaten omen ditu. Ikusiko dugu, eta, batez ere, entzungo dugu. Banoa bidaian.


***

Bidaiatik nator. Ikusi dut eta, batez ere entzun dut. Ezagutu dudan gizona aurretik atzera eta atzetik aurrera hitz egin dezake, eta berbaldi horretan gauza politak eta hunkigarriak esan dizkit. Diotenez. Lurralde bateko maisua zen, eta horregatik jokatu dut errespetuz. Egia esan, ez zegoen arrazoirik izutzeko. Hitz asko esan ditut, nola ez, baina askoz ere gehiago entzun ditut. Espero bezala. Hitzen lurraldetik itzuli naiz, urrutitik.




Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia