Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-11-11Kontuz izenekin

19:308,92 MB
Kontuz izenekin. Engainatzaileak dira. Beirazko edukiontzi hermetikoa esaten duenak, agian, botila esan nahi du. Zelulosazko baliabide laua eta inprimagarria esaten duenak, agian, papera esan nahi du. Izenondoak batzuetan ezkutaleku apartak dira.

Aurrizki erakargarriak dituztenak ere bai; engainatzen gaituzte. Bioalkohola. Zer esan nahi du horrelako zerbait esaten digunak? Alkoholaren kalitatea saldu nahi digu? Ba, metanola adibidez, erabateko bioalkohola da, baina zurrutada bat ikusmenik gabe utzi zaitzake.

Eta dudarik gabe, izenen artean gehien engainatzen digutenak modako izenak dira. Nanoteknologia. Bioteknologia. Urte hauetan jaio diren zientziak balira bezala saltzen dizkigute. Teknologia hitza modernoaren sinonimo izango balitz bezala. Baina bota begirada atzera, eta nanoteknologia aurkituko duzu XX. mendeko fisikan eta kimikan. Eta bioteknologia are zaharragoa da. Orduan, zer esan nahi dute hitz horiek aipatuta? Non dago aldea?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia