Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-6-20Ba al zen Rembrandt argazkilari ona?

41:3819,0 MB

Ba al zen Rembrandt argazkilari ona? Ia ziur baietz. Rembrandt oso ona zen. Asko zekien argiari buruz eta irudiaren konposizioari buruz. Ederki aukeratzen zuen modeloa eta bazekien nola gidatu ikuslearen begia behar den puntura. Artista hutsa zen, irudien munduan onena. Beraz, argazkilari ezin hobea izango zen, ezta? Arazo bakarra da 1650. urtean ez zegoela argazki makinarik. Baina horrelako anakronismoak ez dira benetako arazo bat izaten kasu guztietan. Alan Turingek ez zuen ordenagailurik eta begira! Informatikaren oinarria jarri zuen. Zergatik ez zen izango, orduan, Rembrandt munduko argazkilaririk onena?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia