Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-5-30Biologoek diote

23:0211,1 MB
Biologoek diote landareek hitz egiten dutela. Baina nik ez diet inoiz entzun. Ez dute hitz egiten; elkarri molekulak bidaltzen dizkiete. Auskalo zer esateko. Baina hori ez da kontua. Kontua da substantzia batzuk, produktu batzuk isurtzen dizkiotela elkarri. Naturalak izan ala ez, produktu horien lurrinek bidaiatzen dute landaretik landarera, eta horrekin zikindutakoan, mezua jaso dute. Hori kuxidadea. Imajinatu guk gauza bera egingo bagenu...  Aizu, egon pixka bat. Guk lurrin-dendara ere joaten gara, eta erosten dugu, zer?, eta landareei lapurtutako produktuak. Esandakoa: naturalak. Eta izen frantsesezko izen batekin. Eta gorputzean isurtzen ditugu, kalera joateko, eta beste norbaiten ondoan gaudenean hari hitzik gabe esateko: “Begira zer politta nagoen gaur”. Tira. Eta biologoek esaten dute landareek hitz egiten dutela.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia