Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-5-23Ez ahaztu: arrautzak erosi

25:1211,5 MB

Ez ahaztu: arrautzak erosi. Zenbat aldiz entzun ditugun hitz horiek, ezta? Ez dakit konturatu zareten, baina lau hitz horiek ordena horretan izugarri adierazgarriak dira. Ez ahaztu: arrautzak erosi. Lau hitz besterik ez, eta badugu eszena oso baten irudia buruan. Dendara joan beharra, supermerkatura agian, kartoizko edo plastikozko kaxa bat eta oraindik dozenaka kontatzen diren arrautza batzuk. Ez oso handiak, 5 edo 6 zentimetro luzeak, eta 4 edo 5 zentimetro zabalak toki zabalenean. Ez zuriak, ez pintoak… nola esan? Arrautza-kolorekoak, jakina. Eta zalantzarik gabe, oiloenak, nahiz eta dendan galeperraren arrautzak ere saltzen diren. Baina Ez ahaztu: arrautzak erosi esan beharrean, beste lau hitz hauek esaten badizkizut? Arrautza batzuk ikusi ditut. Seguru asko, zure buruan egiten duzun irudia asko aldatuko da.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia