Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-5-16Australia, Australia!!

37:3717,2 MB

Australia, Australia!! Gure antipodetan dagoen lurraldea!! Hala har daiteke… gutxi gorabehera. Baina ez da zehatza. Proba egin al duzue? Hartu gure latitudea eta gure longitudea eta zehatz-mehatz begiratu zer dagoen munduaren diagonalaren beste aldean. Nik horixe egin dut Donostiako koordinatuetatik abiatuta. Donostian hasita zulo bat beherantz egingo bagenu planeta osoa zeharkatu arte, non irtengo ginateke? Ba itsasoan. Noski, aukera asko zituen itsasoak ezta? Baina itsasoan non? Ba Zelanda Berriko kostatik 320 kilometrora ekialderantz. Baina berdin du. Gure antipodako lurraldea Australia dela pentsatu nahi baduzu, gutxi gorabehera ados egon naiteke. Zer dira 2.500 kilometro? Orain. Ekologia kontuetan? Ba al dago Australia gure antipodetan, ekologiari begiratzen badiogu?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia