Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-4-18Bizitzaren definizioa

23:1110,6 MB

John Lennonek bizitza oso ondo definitu zuen. Esan zuen bizitza dela gertatzen zaizun guztia, bestelako planak egiten dituzun bitartean. Zure ametsak. Zure itxaropenak. Zure asmoak. Oso ondo daude, eta, neurri batean, behar psikologiko bat betetzen dizute. Baina, oro har, bizitza ez dago amets, itxaropen eta asmo horiez eginda. Eta, gainera, ametsak, itxaropenak eta asmoak betetzeko, zorte handia behar duzu. Energiaren esparruan, gure gaurko ametsa, itxaropena eta asmoa fusioa kontrolatu eta erabiltzea da. Agian, zorte handia beharko dugu hori lortzeko. Bitartean, Lennonek esan bezala, bizitza bat izan beharko dugu, ezta?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia