Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-2-29Apoa gose da

25:3611,7 MB

Apoa gose da. Ingurura begira dago janari bila. Haren janaria ez da geldirik egoten, eta beraz, apoak berak egon behar du geldirik. Begiak besterik mugitu gabe. Aukeraren zain. Inguruko edozein mugimenduak esango dio non dagoen gosaria, nondik datorren, nora doan, eta zer abiaduratan esnatu behar dituen zer muskulu, gaurko gosaria harrapatzeko. Apoa gauez bizi da, Egunez lo egiten du. Horregatik, haren azken aukera gaur jateko gosaria da. Laster, zuloan sartuko da eguna pasatzera. Ea tripa beteta izaten den. Ingurua kontu handiz miatzen ari da.


Ingurua kontu handiz miatzen ari da, baina ez bakarrik gosariaren bila. Apoa bera gosari bihurtzeko arriskuan dago. Zeinen gosari? Auskalo. Baina arriskua benetakoa da. Beti izaten da. Horregatik, ikusmena, entzumena, usaimena, ukimena… apoak adi egoteko dituen baliabide guztiak ari da erabiltzen horretarako ere, alegia, bere burua babesteko. Kontua da, bere burua babesteko, ez direla nahikoa izaten ikusmena, entzumena, usaimena eta ukimena. Apoa gose joango da lotara. Ea bihar nola esnatzen den.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia