Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-2-22Ikasi

22:4810,4 MB

Ikasi. Serio esaten dizut; ikasi. Ikasteak mesede egingo dizu. Kultura emango dizu. Mundu berri bat zabalduko du zure aurrean. Baina zer diot? Mundu berri pila bat zabalduko ditu zure aurrean, eta zeinetan murgildu aukeratu ahal izango duzu. Ikasten ez baduzu, ate asko itxita egongo dira zuretzat. Ikasten baduzu ere, gehienek itxita iraungo dute, baina pila bat irekiko zaizkizu. Horregatik, esandakoa: ikasi.


Dena dela, ikastearen kontuak ere muga batzuk ditu. Eta informatikaren zalea baldin bazara, baina ez bazara aditua, erne ibili beharko duzu muga hori errespetatzeko. Agian, gaur ikasten duzunak bihar ez du baliorik izango. Eta balioa baldin badu ere, zeinek daki, agian etengabe egokitu beharko zara. Egokitu, eguneratu, gaurkotu, moldatu edo informatikariek esaten duten bezala, 2.0 bertsioa barneratu.


Hori bai, hasierako aholkua ez da horrekin bertan behera geratu. Ikasi. Neurrian, baina ikasi. 2.0 bertsioak errazten dituenak tapakiak dira. Ahaztu egingo duzu 1.0 bertsioaren mamia. Eta, batzuetan, atzerako saltoak izaten dira. Esango duzu: “nola zen hura? Hau lehen egiten nuen bada; banekien hau erabiltzen”. Bere garaian ikasi bazenu, orain azkar gogoratuko duzu. Beraz, ikasi. Ikasi bai; kontua da zer ikasi?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia