Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-2-15Marrazoak izugarriak dira

30:005,98 MB

Marrazoak izugarriak dira. Izua eragiten dute, baina ez da horregatik bakarrik. Gainera, harrigarriak dira, oso espezializatua eta gurea ez bezalako gorputza dute. Gauza horietan dira izugarriak. Haien azal hidrodinamikoa, etengabe berritzen dituzten hortzak eta horrelako gauzetan. Dokumentalak ikusten badituzue, jakingo duzue eremu elektromagnetikoak detektatzeko sentsoreak dituztela. Baina haiek ez dakite hori guztia dutenik. Haientzat normala da ezaugarri guztiak izatea. Ez da izugarria. Erabiltzaile hutsak dira. Gu gara, ordea, izugarritasuna topatzen duguna.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia