Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-2-8Planetako pertsona guztiekin hitz egin ahal izatea ametsa da

27:1312,4 MB

Planetako pertsona guztiekin hitz egin ahal izatea ametsa da. Edozein tokitara joan, Ugandara, Zelanda Berrira, Liechtensteinera edo Kanbodiara, eta edozeinekin hitz egitean hizkuntza ez dadila arazo bat izan. Nola liteke hori? Ba bi modu bururatzen zaizkit.


Lehenengoa da hizkuntza bakarra egotea planeta osoan erabiltzeko. Joaten zaren tokira joanda ere, denok esperantoz edo ingelesez edo, berdin zait, galegoz egiten badugu ere, ez dago arazorik.


Bigarrena informatika da. Edo robotika. Edo dena delakoa. Nik ez dakit nolako gailua eraman beharko zenuke zurekin bidaia haietan, gadget xelebre bat edo robot bat izan beharko lukeen, baina gailu hori da munduko pertsona guztiekin komunikatzeko duzun bigarren aukera. Denok hizkuntza bera erabili edo gailu teknologiko bat eraman; zuk zein aukeratuko zenuke?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia