Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2012-1-9Etxean askotan entzuten genuen musika

22:3710,9 MB
Etxean askotan entzuten genuen musika. Beti disko berak, baina askotan. Eta beti aitak edo amak jarrita, disko-jogailuaren orratza oso delikatua omen zelako, eta gure atzaparrak ez. Eta nahiz eta ez ziguten uzten diskoa ukitzen, jartzeko momentuan hantxe egoten ginen begira. 45koak disko txikiak ziren, eta 33koak handiak. Egun batean aitatxok azaldu zigun zenbakiak adierazten zuela zenbat bira ematen zituen diskoak minutuko. Eta egia zen: azkarrenak txikiak ziren.

Orduan galaxia bat ikusi genuen telebistan. Eta amatxok azaldu zigun han bizi ginela, galaxiaren barruan. Izar batean… tira, izarraren ondoko planeta batean. Azken batean, galaxia disko handi-handi bat zela. 33koak baino handiagoak. Askoz handiagoa. Erraldoia. Eta segituan konturatu ginen disko galaktikoa oso poliki mugitu behar zuela. Logika hutsa zen. 45ko diskoa txikia eta azkarra zen, eta 33koa handia eta mantsoa. Orduan, gure etxea, gure planeta eta gure izarra barruan zuen disko erraldoi batek oso-oso mantsoa izan behar zuen. Minutuko bira bat egingo zuen gehienez. Baina egun hartantxe aita etorri zitzaigun disko handi batekin, eta esan zigun disko handi hura 72koa zela. Puff!! Ordutik ez genuen jakin zer pentsatu…

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia