Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-12-21Jentilbaratza

23:3410,7 MB

Kondairak dio Ataungo mendietan lurrazpira sartu zirela azken jentilak, Jentilbaratza deitutako harlosen artean. Izatekotan, hori aspaldi izan zen. Eta duela ehun urte gizon bat joan zen haiek mundura bueltan ekartzera. Eta haiek izan ez baziren ere, haien kondairaren atzean dauden datuak eta jakinduria. Gizonak gustura egin zuen lana, eta beste harri eta kobazulo batzuk ere ikertu zituzten handik hezurrak, mamuak edo dena delakoa gure mundura ekartzera. Gizonak bide luzea egin zuen. Ikerketa asko egin zituen, batzuetan, ingurukoen nahiaren kontra, eta urte asko bizi izan zen, eta lan horren berri ekarri zigun. Eta gu gure historiaz jabetu ginen. Baina dena amaitzen da, eta duela 20 urte hil zen gizon ausart eta langile hura. Ez dezagun utzi orain haren lana ere Jentibaratzeko harrien azpira bueltatzen.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia