Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-11-16Jarri nire lanpostuan

21:49 MB10,5 MB

Une batez jarri nire lanpostuan… Lasai; nik lagunduko dizut. Galdetuko dizut ea nor gonbidatu dezakegun sorgin-orratzei edo burruntziei buruz hitz egiteko. Badakizu… putzuetan u gainean hegan egiten duten intsektu luze eta helikoptero-itxurakoak. Ez kexatu. Dagoeneko, gaia eman dizut. Orain zuk pentsatu nor izango den gonbidatua.


Erantzun logikoena da biologo bati deitzea, alegia, Biologian lizentziatu edo doktoratu den bati. Oso ondo. Jakina, hori aukera ona da,ez dizut nik ezetz esango. Baina aizu, ez da aukera bakarra. Badago jendea asko dakiena, esate baterako, intsektuei buruz, eta ez duena ikasketa ofizialik eginda. Zer iruditzen horietako bat ekarriko bagenu?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia