Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.
Sumendiak. Suaren mendiak. Suz betetakoak edo suzko mendiak. Sua gainezka egiten zaien mendiak. Sua fabrikatzen dutenak. Mendi sutsuak. Eta, batzuetan, sutan jartzen gaituenak. Argi dago: “su” eta “mendi” hitzak nahi bezala konbinatu, eta bulkanologoen ikergaiarekin bat datorren esaldi bat lortuko duzu. Baina aizu. Zer gertatzen da sumendia urpean sartzen duzunean. Ustez, urak sua itzaltzen du. urak irabazten dio suari, ezta? Ba hori ez dago hain argi, dirudienez.