Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-10-26Aurkikuntza bat egiteko lekua

23:0510,5 MB

Proposamen bat: prestatu zaitez aurkikuntza bat egiteko. Edozein. Tira. Zientziako aurkikuntza bat, esan nahi dut. Eta nire galdera da: zein da testuingururik aproposena horretarako? Jakina, aukeratzen duzun arloaren arabera aldatu egiten da hori. Nik zer dakit… fisikak eskatuko dizu toki eta ekipamendu jakin batzuk datuak jasotzeko, eta ornitologiak, adibidez, beste batzuk. Baina ahaztu hori.


Demagun dagoeneko neurtu duzula neurtu beharreko guztia, eta behar dituzun datu guztiak ere badituzula. Aurkikuntza falta zaizu, ideia, kontzeptua. Horretarako burua, pentsamendua besterik ez duzu behar. Ulertzen egoera, ezta? Ados; ba orain esan nora joango zinateke azken urrats horretarako. Buruan duzu informazioa, eta falta duzun gauza bakarra da txinpartatxo bat. Jenialtasun puntu bat. Nora joango zara horretarako? 


Laborategi bat izan daiteke. Edo liburutegi bat. Edo inguru natural bat, ilargiari begira edo ilunabar polit bat. Edo ohea, argiak itzalita. Edo etxeko komuna.. zenbat ideia handi irten dira etxeko komunetik, ezta? Esan bada, nora joango zinateke. Nire erantzuna emango dizut: inora ez. Edozein tokitan sortu daiteke garunaren barruko txinpartatxoa. Begira Evariste Galois, aurkikuntza matematiko harrigarriak egin zituen gaztetxo hura. Horietako batzuk, kartzelan zegoela egin zituen. Ia ziur nago ez zuela kartzela aukeratu buruari astintzeko.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia