Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-10-12Beldurgarria da birus hitza

18:458,58 MB

Beldurgarria da birus hitza; eta elektronikaz ari naiz. Kode-zati bat da, handia ala txikia; zure gailu elektronikoan sartzen da, eta auskalo-zer egiten dizu. Eta garai batean ordenagailuetan bakarrik eragiten zuten, baina gaur egun oso eremua zabala kolonizatu dute. Mugikorretara iritsi dira, noski, eta zeinek esaten du ez direnik iritsi, nik zer dakit, etxeko frigorifikora.


Dena den, arazoa ez dago birusetan. Konturatu zarete zer esan dudan? Birusak direla gailu elektronikoetan sartzen diren kode-zatiak direla, eta auskalo-zer egiten dutela? Ba horixe da softwarearen definizioa. Birusa izan ala ez. Azkenean, arazoa da informatika bera iritsi zaigula leku guztietara, baita etxeko frigorifikora ere.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia