Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-10-5Liztor erraldoi bat

18:338,49 MB

Atzo, liztor erraldoi bat sartu zen gurean, eta ikaratu egin nintzen. Eta defendatu nintzen bai, etxeko liztor erraldoien kontrako arma guztiak erabilita. Zeinek irabazi zuen eta zeinek galdu, hori ez da garrantzitsua. Borroka latza izan zen; horixe kontatu nahi nizuen, besterik ez.


Eta biologo bati ere kontatu nion gauza bera. Liztor erraldoi baten inbasioa zen. Hark galdetu zidan ea zer kolorekoa zen liztorra, horia edo laranja. Liztor horiak ez omen dira inbaditzaileak eta liztor laranjak, aldiz, bai. Asiatik omen datoz eta gure erleak jaten dituzte, antza.


Nik ezetz buruarekin. Ez niola kolorea miatu. Eta ez nion DNA-probarik egin munstroari. Eta niretzat tamaina horretako edozein intsektu badela inbaditzailea. Nire etxea inbaditu zuen. Zeresanik ez, ez nuen biologoa konbentzitu.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia