Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-9-28Kaxalotea hil zaigu hondartzan

40:3618,5 MB

Kaxalotea hil zaigu hondartzan. Hori ez da egunero gertatzen. Gaixorik egongo zen, edo nolabait iparra galduta, literalki galduta gainera, eta hondoa jo du, hondartza batean. Noski, hortik ezin irten.


Eta orain zer? Guretzat itsasoaren oparia da; eskuratuko dugun hezurdura bat, eskuratuko ditugun ikerketa-datuak gainera, eta eskuratuko dugun eskarmentu berri bat. Baleak babesteko lan horretan erakutsi nahi dugun zerbait da, gainera.


Baina galdera gaizto bat plazaratuko dut. Ustez, ekologiaren aldekoak gara, eta ekologia naturaren martxa da, noski, gure eskua tartean izan gabe. Beraz, benetako ekologistak baldin bagara, kaxalotearen gorputza hondartzan utzi beharko genuke Hori da naturan gertatzen dena; hori da ekologikoa. Kaioek eta beste animalia askok jango dute ahal dutena, eta kaxalotea pixkanaka ustelduko da itsasoaren aurrean. Baina ez da hori nahi duguna ezta?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia