Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-9-14Trena izan nahi dut

29:4913,6 MB

Hurrengo bizitzan trena izan nahi dut. Imajinatzen? Trena izango banintz nire bizimodua aldatuko zen, zalantzarik gabe. Aspergarriagoa izango litzateke oraingoa baino. Aldez aurretik finkatutako bideari jarraitu beharko nioke. Eta, hain zuzen ere, horregatik izan nahi dut trena; ez nukeelako erabakirik hartu behar. Hemendik joan behar dut, burdinazko bideak markatzen duen tokitik. Inprobisatzeko aukera gutxi eta lasaitasun handia. Hori da hori bizimodua.


Dena dela, arrisku bat du horrek. Eta istripuz irteten banaiz burdinazko bidetik? Eta, zoritxarrez, errailetatik irten eta noraezean geratzen naizen? Inprobisazio zailena da ustez inprobisatu behar ez den egoera batetik sortutakoa, ez al zaude ados? Hobe da ziurtatzea errailetatik ez naizela irtengo.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia