Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-9-7Uda psikologikoa, uda erreala

1:29701 KB

Bukatu ez den uda jadanik bukatu da. Bai, hori esaten dut berez uda ez baita oraindik bukatu (astronomoek ederki definitzen dute noiz hasten den uda eta noiz bukatzen den, eta oraindik ez dute urtaroa aldatzeko agindurik eman), eta, hala ere, lanera itzuli gara, eta horrek esan nahi du uda amaitutzat eman dugula guk. Uda astronomikoa ez da bukatu, baina uda psikologikoa bai.



Baina uda psikologikoa oporren ideiatik dator, noski, eta, ekaina, uztaila edo abuztua lanean eman dutenei, iraileko psikologia ezberdina da. Zientzia, adibidez, ez da oporretan egon. Badakit, adibidez, uztailean indarrean izan dela grabitatearen legea, beti bezala. Eta susmatzen dut zelulak ere beren burua kopiatzeari ekin diote atsedenik gabe. Eta, beraz, zientzialari askoren lanak ere ez du etenik izan. Eta horri esker, hemen nago ni, berriz ere mikro baten aurrean eta poltsikoa zientzia-kontuz beterik. Eskerrik asko uda psikologiko honetan niretzat lan egin dutenei. Zientzialariei, eta beste guztiei ere bai.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia