Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2008-10-7Ikusten duzu Afrika?

25:1111,5 MB
Zutik jartzen bazara, eta hegoalderantz begiratu, zer ikusten duzu? Afrika behintzat ez. Esango didazu baietz. Ikusten duzula. Baina ez da egia. Etxeak, herriak eta, beharbada, mendiak, lainoak eta itsasoa ikusten dituzu, baina ez zara iristen Afrika ikustera. Aitortu behar dizut nik ere ez dudala ikusten. Urruti geratzen zaidala.

Are gehiago, batzuetan desagerrarazi egiten dugu Afrika. Kontinente beltza esaten diogu; agian, horregatik da hain erraza desagerrarazten. Ezetz? Begira: Internetez hitz egiten dugunean esaten dugu klik baten distantziara dugula mundu osoa. Eta egia da, Afrika eta beste toki beltz batzuk mundutik desagerraraziz gero. Konekta zaitez ahal baduzu Namibiara klik baten bitartez... ikusiko duzu ez duzula ezer ikusten.

Eta hori gu afrikarrak izanda. Hala esaten dute paleontologoek. Esaten dute Homo sapiensak handik gatozela, eta hango berotasuna eta goxotasuna gogoko ditugula. Baina nik ez dakit. Topikoaren arabera, hango berotasun hori eltxoz eta gaixotasunez beteta dago, eta horregatik desagerrarazten dugu gure iragan afrikar hura. Aire txarra topatzen dugu han; mal aria, italiarrek dioten bezala. Malaria.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia