Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-6-19Hitz bat garun baten kontra

20:589,60 MB
Zein da modu onena etxe arrotz batean sartzeko? Zaila da esaten. Etxetik etxera aldatuko da, noski. Baina nire lagun batek dio onena dela interfonotik edozein etxebizitzatara deitzea. Orduan, norbaitek galdetuko du “Zein da?” eta sartzeko giltza magikoa hitz bakar bateko erantzuna omen da: “Ni”. Zein da? Ni. Zein izango da, bada? Eta horrela ia edozein etxetan sar zaitezke. Hori dio berak, baina ez nago guztiz ados. Sistema horrek ez dizu arrakasta bermatzen, segurtasun-neurri bat gainditu behar duzulako: zure ahotsa. “Zein da” esaten duenak zure ahotsa aztertzen du. Nahita edo nahigabe. Eta zure erantzunak, “Ni”, konbentzitu behar du etxearen jabea ezagun bat zarela. Nahita edo nahigabe, etxekoaren garuna lanean ari da “Ni” hori identifikatzeko. Hitz bakarra garun oso baten kontra. Ez dakit nik.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia