Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-6-7Merkurio-iturri bat

24:1711,1 MB
Merkurioa termometroetatik baztertu dugu. Eta ahal den toki guztietatik. Neurri batean, deabru bihurtu dugu metal hori. Bitxikeria bat: zuzenean edaten baduzu, ez da arriskutsua, baina isurtzen dituen lurrunak bai, deabruak sortutako gasak dira (nahiz eta deabruaren elementu kimiko kuttunena sufrea izan). Beraz, astakeria bat dirudi lorategian merkurioa isurtzen duen iturritxo bat izateak, ezta? Bada, horrelako bat zuen Abdhar-Raman III.ak Kordobako jauregi batean. Astakeria hutsa, bai. Baina hori ikusteko modu bat besterik ez da. Jakina, beste bat da munduko pertsonarik aberatsenaren gehiegikeria bat dela pentsatzea. Eta hirugarren modu bat da garai hartako ingeniaritza goraipatzea; Erdi Aroan, bazegoen norbait merkurio-iturri bat egiteko ahalmen teknikoa zuena.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia