Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-5-17Abenduan jaio nintzen.

24:3411,2 MB
Abenduan jaio nintzen; eta badakizue zer den hori! Bost urte dituzunean, zure ikasgelan urtarrileko jendea badagoela, sei urtekoak, eta aldea izugarria da. Haiek bizitzan egindako bidea nik egindakoa baino % 20 luzeagoa zen. Eta nabaritzen zen. Nire amonak esaten zuen meritu handiagoa nuela nik, haiek baino askoz txikiagoa izanda, gauza berberak ikasten nituelako. Baina hori ere badakizue… amonak amonak dira. Dena den, galdera bat geratu zait buruan. Egun batzuk atzeratu izan banu nire jaiotza-data, hurrengo urteko urtarrilean jaio, eta nire bizimodua ezberdina izango zen. Eta galdera da zenbateraino. Badakit zer esango lidakeen amonak.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia