Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-4-26Bizirik irauteko aukera bakarra taldean duzu

24:0611,0 MB
Bizirik irauteko aukera bakarra taldean duzu. Taldeak babestuko zaitu. Taldeak eramango zaitu janaria dagoen lekura. Eta taldean topatuko duzu maitasuna, sexua edo dena delakoa. Segi taldearen bidea; eta, ahal baduzu, ez zaitez jarri taldearen kanpoko mugan, hor baitago arrisku handiena. Mugakoak begi-bistan daude. Agerian. Normalean, haiek hiltzen dira lehendabizi. Gelditu barruan, irten gabe. Taldea desagertzen ez bada behintzat, hori da zure tokia. Ez ahaztu: taldean duzu bizirik irauteko aukera bakarra. Baina aukera bat da, besterik ez.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia