Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-4-19Hiria esnatu da

10,3 MB
Hiria esnatu da. Nola ez zen ba esnatuko, 8 milioi pertsona jaiki baldin badira ohetik eta leku batetik bestera ari badira mugitzen? Beste 3 milioi pertsona ari dira janaria saltzen, erosten, garraiatzen eta zerbitzatzen. Eta, noski, hiria gose da. Bost mila hektareatako kafe landareek emandakoa gosalduko du gaur. Ez dut jakin nahi zenbat zereal eta frutarekin. Eta zenbat txerri. Eta zenbat arrautza. Eta, pixkanaka, 12 milioi pertsonak, edo auskalo zenbatek, hiriko komunak bisitatuko dituzte. Bakoitzak ekarpen txiki bat egingo du. Eta hiriak digerituko du hori guztia. Edo kanporatu. Itsasoratu. Egia esan, etengabe ari da hori egiten hiria. Eta halaxe jarraituko du. Ez du arnasa hartzeko astirik. Gosaria ez du oraindik bukatu, eta hamaiketakoa datorkio.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia