Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-1-18Kimika gara

24:4611,3 MB
Ardo ona edaten dudanean, kimika edaten ari naiz. Sintetikoa zein naturala; ez naiz horretan sartuko. Baina kimika da. Eta ardo txarra edaten dudanean, orduan ere kimika ari naiz edaten. Sintetikoa zein naturala, kasu honetan ere bai. Eta kasu honetan ere berdin zait hori. Nire gorputzak jasoko du ardo deitzen diogun produktu kimikoen nahaste hori, eta metabolizatu egingo du; hau da, erreakzio kimikoak egingo ditu produktu horiekin. Nire gorputza ere kimika delako. Eta zurea. Ardoa kimika da, eta zu eta ni kimika gara. Nola ez zait gustatuko bada, niri kimika?

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia