Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2011-1-4Gaua ezberdina da

20:119,24 MB
Gaua ezberdina da. Bai, baina zeren ezberdina? Ustez, egunarena, ezta? Ezberdin sentitzen naiz. Eta uste dut zu ere ezberdin sentitzen zarela. Eta ez bakarrik sentitu; modu ezberdin batean jokatzen dugu denok gauean. Beldurrek hegan egiten dute. Baita fantasiak ere. Denek, mugarik handienek eta gaitasun harrigarrienek, denek dute gauaren lurraldean tokia. Eta bada beste zerbait: gaueko pertsonaiak. Ez al da ezberdina gaua haiek han azaltzen direlako? Beharbada, haientzat kontrakoa esan daiteke: eguna ezberdina da.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia