Norteko Ferrokarrilla

Makinistaren hitza

Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean. Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.

 2010-11-30Zu izan zara!!

24:4511,3 MB
Zu izan zara, esan nion.
Eh?, erantzun zidan.
Zuk hil zenuen Andrea. Sukaldeko aiztoarekin. Telebistan ikusi nuen atzo.
Berak beldurrez begiratu zidan. Aizu, pelikula bat besterik ez da, esan zidan. Ni aktore bat naiz, eta telebistan ikusi zenuena fikzio hutsa da.
Ez nion jaramonik egin. Gaiztoa halakoa… hiltzaile!
Aktorea ihes egiten hasi zen. Kexarik baldin baduzu, hitz egin gidoilariarekin, esan zidan. Eta ospa egin zuen.
Bai, bai, gidoilaria. Ederra, erantzuna. Tira. Banoa hemendik, ea eguraldia ematen duena ere harrapatzen dudan, ekaitza dator eta.

Iruzkinak

Iruzkina bidali


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia