Norteko Ferrokarrilla

Elkarrizketak

 2012-11-21Irratiaren bihotz teknologikoa

33:0015,1 MB
Elkarrizketatua:
Xabier Laskibar, Xabier Calvillo, Joselu Aranburu
Erakundea:
Euskadi Irratia

Aste honetan 30 urte betetzen ditu Euskadi Irratiak. Eta guk datu hori zientziarekin konbinatu nahi izan dugu. Horretarako, etxeko teknikariak izan ditugu mikroaren aurrean. Haiek zaintzen dute dena nik orain zuekin hitz egin ahal izateko. Haiek sakatzen dituzte sakatu beharreko botoi guztiak, eta haiek sartzen dira mahai azpira, behar baldin bada, konpondu beharreko kableak konpontzera. Haiek dira gure aingeru begiraleak. Aingeru begirale haietako hiru izan dira gurekin: XABIER LASKIBAR, XABIER CALVILLO eta JOSELU ARANBURU. Haiek kontatu digute nola funtzionatzen duen irratiak eta nolako buruhausteak izaten dituzten funtzionatzen ez duenean.


BABESLEAK:
Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadi Irratia