Astez aste jarraituko diogu konplikaziorik gabeko haurdunaldi bati. Noizean behin, gainera, ginekologo batekin hitz egingo dugu, haurdun dagoen edozeinek egiten duen bezala.
Fetuaren azalean, vermix-geruza berriak sortzen ari dira, besteak beste tenperatura kontrolatzeko. Gainera, umea buruz behera jartzen ari da, oraindik horretarako tokia baitauka. Hamar aste geratzen dira jaiotzarako, besterik ez.